XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertatu, asignaturen eta ordutegiaren banaketa oso zurrunak ez badira eta programek gai-kopuru handia asimilatzea eskatzen ez badute bakarrik gertatzen da metodo hori erabilgarri.

Eta baldintza horiek oso-osorik ematen ez direnez, esan daiteke projektu piloto horren metodologia lan monografikoetarantz zuzendua dagoela.

Beharkizun horiek, berriz, hautapenezko asignaturetan bete ahal izan dira, horiek hainbat saio jarraiez osatzen bait dira eta ikasleek beren interesen arabera hautatuak bait dira.

Metodologia horretan oinarriturik, 1979-80 ikasturtean lan bat egin zuten irakasleek, gai hartuz Ontzikiak kontsumitzailearen ikuspegitik begiratuta.

Ikasleek problematika horri buruzko lanak egin zituzten klase barruan nahiz kanpoan.

Azken emaitza eskolan jarri zen erakusgai.

1980-81 ikasturtetik aurrera, hautapenezko asignaturei eman zitzaizkien hiru orduek hobeagotu egin zituzten projektuen metodoaren arabera lan egiteko ahalbideak.

1980-81 ikasturtean Stiftung Warentest delakoak eratutako lehiaketa batean parte hartu zuten ikasleek.

Gazteak testak egiten lemapean, patata frijituen eta sukaldeko paperaren arteko konparaziozko estudio bat egin zuten.

Testuinguru honetan garrantzi handikoak izan dira Brain-storming bezalako metodoak, hau da, tokian bertan egindako azterketa enpirikoak eta esperimentuak.

Txosten luzea egin zuten ikasleek emaitzei buruz eta Stiftung Warentest-era bidali zuten ondoren.

Sari bezala Test aldizkariaren urtebeteko harpidetza irabazi zuten.

1981-82 ikasturtean situazio konkretuetan oinarritutako irakaskuntzaren aldera bideratu ziren, ikasleei utziz ekimena har zezaten neurri handiagoan.

Horren ondorioz kontsumoko arazoei buruz egin zen lana ez zen hain sistematikoa izan eta helburuak ere ez ziren hain argi geratu.

Hala ere, irakasleen ustez ikasleek lehen baino interes handiagoa azaldu zuten.

1981-82 ikasturteko gaiak honako hauek izan ziren:
1. Test aldizkariaren azterketa.

2. Informazio-materiala eskatzea kontsumitzaile-erakunde guztietara.

3. Material horren azterketa eta ebaluazioa.